XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HITZAURRE GISA

Soziolinguistikaren izen ospetsuenetakoa da Charles Fergusonena.

Eta are ospetsuagoa agian 1959an Word aldizkarian argitara eman zuen Diglossia artikulua.

Ideiak, eta hitza bera, lehenago ere E. Psicharik lehenago erabiliak izan baziren ere, Fergusoni zor baitzaio, zalantzarik gabe, hedatzea eta herrikoitzea.

Hots, artikulu hori hamaika hizkuntzatara itzulita ere, euskaraz ez zegoen; eta Unibertsitatean eta euskal soziolinguisten artean erdarazko itzulpenez baliatu izan gara gaur arte.

Orain, berriz, euskal itzulpen hau BAT-ek eskainiz, hutsune nabarmen bat konpondu nahi izan dugu.

Diglosia hitzaren polisemiak, nahaspila galanta sortu du jadanik. Eta jatorrizko lan hau bere iturrian bertan eta euskaraz ezagutzea, mesedegarri izan daiteke.

Era berean, Soziolinguistika euskaraz ikasten dutenei, zerbitzu bat egiten diegula iruditzen zaigu.

Testu hau askotan aipatzen baita; baina gaztelaniaz lantzeak, eta areago ingelesez, bigarren esfortzu bat eskatzen baitio euskaldun ikasleari.

Beste iruzkinik ez dugu hemen egingo. Fergusonen idazlan honek ekarri zuen ?iraultzatxoa? ongi ezaguna baita. Euskaltzaleon artean batez ere.